Auzoko gazteek honako mezu hau helarazi digute:
GUNE AUTOGESTIONATUAK DEFENDA DITZAGUN!
Antiguako Gaztegunea prozesu parte hartzailearen ostean, Villa
Alegria izeneko eraikinaren lagapena egin zaigu eta bertan orain
Txantxarreka Gaztetxea dena osatu dugu.
Ostegunean mozioa aurkeztuko dute udaletxeko plenoan gaztetxea
arriskuan jarriz. Eraso hau ez zaio Txantxarreka Gaztetxeari bakarrik
egiten, gerora martxan jarri litezken proiektuak ere arriskuan jartzen
ditu. Beraz, proiektuari babesa emateko Donostiako eragile zein
norbanakoiei ostegunean 18:30etan Bulebarrean azaltzeko deia luzatzen
dizuegu.
Ekitaldia prestatzeko asteazkenean geratu gara 18:30etan gaztetxean
bertan, animatu eta azaldu!! Eragile bakoitzaren aportazioak
garrantzitsuak izango dira, saiatu gaitetzen ekitaldi koloretsu eta
originala burutzen!!!
Beraz gogoratu eta zabaldu, OSTEGUNEAN 18:30tan BULEBARREAN!!!!!
Gune honen erabiltzaile bezala eta ekimen hau auzoarentzat aberasgarria delako Txantxaerreka defendatzera animatu nahi zaituztegu.
On ekin!
2013/10/29
Antiguan ere Errigora ekimena babesten
Kaixo!
Proiektu
interesgarri baten berri iritsi zaigu. Parte hartzera eta zabaltzera
animatu nahi zaituztegu.
Laburbilduz:
Errigora ekimenak 50 eurotako saski batean Nafarroa Hegoaldeko produktuak eskaintzen ditu, irabazien %25 Nafarroako euskalgintzaren proiekturen batera bideratuz
Saski honetan jasotzen diren produktuak ondorengoak dira:
-
Olio botila 2 (bat ekologikoa)
-
3 piper poto (bat ekologikoa)
-
Potxak
-
Kardoa
-
Borraja
-
Orburuak
-
2 zainzuri lata
-
Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa)
-
Barazki krema (ekologikoa)
Saskia jasotzeko interesa duenak azaroak 14a baino lehen ondorengo helbide elektronikora bidal ditzake datu hauek:
E-maila: errigorantigua@gmail.com
Bidali beharreko datuak: Izena /abizenak / Saski Kantitatea/ e-maila/ Telefonoa /Herria-auzoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)